38,99 €
inkl. MwSt.
Versandkostenfrei*
Versandfertig in 6-10 Tagen
  • Broschiertes Buch

Finantza-krisia dela eta, azken urteetan enpresek, batez ere ETEek, arazo larriak izaten dituzte finantzaketa lortzeko. Finantza-arazorik ohikoenak banku-kredituen murrizketa eta hornitzaileen kobrantza-epeen luzapena izaten dira. Bestalde, enpresa askok finantza-egitura desegokia izateaz gain gehiegi zorpetuta daude. Hori dela eta, eskuliburu honek enpresek finantza arazo horiei aurre egin ahal izateko bere esku dituzten finantzaketa aukerak aurkezten ditu. Liburu honetako lehenengo atalean eskuragarri dauden finantzaketa-baliabideak ezagutzeko beharra ohartarazten da eta halaber, baliabide…mehr

Produktbeschreibung
Finantza-krisia dela eta, azken urteetan enpresek, batez ere ETEek, arazo larriak izaten dituzte finantzaketa lortzeko. Finantza-arazorik ohikoenak banku-kredituen murrizketa eta hornitzaileen kobrantza-epeen luzapena izaten dira. Bestalde, enpresa askok finantza-egitura desegokia izateaz gain gehiegi zorpetuta daude. Hori dela eta, eskuliburu honek enpresek finantza arazo horiei aurre egin ahal izateko bere esku dituzten finantzaketa aukerak aurkezten ditu. Liburu honetako lehenengo atalean eskuragarri dauden finantzaketa-baliabideak ezagutzeko beharra ohartarazten da eta halaber, baliabide horiek aukeratzeko funtsezkoak diren irizpideak: kostua, epemuga, jabea eta jatorria. Bigarren atalak epe laburrerako finantzaketa-baliabideen ezaugarriak eta haien kostuak kalkulatzeko prozedurak analizatzen dira. Azken atalean epe luzerako besteren finantzaketa-iturri nagusiak aztertzen dira. Oro har enpresa batek eskuragarri dituen finantzaketa-baliabideak ezagutu nahi dituen edozeinentzaterabilgarria da lan hau. Hain zuzen ere, enpresa-finantzaketa barneratzen duten Enpresa Zuzendaritza eta Administrazio Gradurako edozein irakasgaitan ikasmaterialtzat erabil daiteke.
Autorenporträt
Egilea Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakaslea da (Finantza-Ekonomia II saila). Enpresa-finantzaketarekin eta -inbertsioekin erlazionaturiko hainbat proiektutan parte hartzen du, eta horietatik eratorritako ikerketa-lanak bai artikulu gisa edo baita liburu gisa ere publikatu ditu.