17,99 €
inkl. MwSt.

Versandfertig in über 4 Wochen
payback
9 °P sammeln
Produktdetails
  • Verlag: Ediciones Beta III Milenio, S.L.
  • Seitenzahl: 128
  • Erscheinungstermin: November 2016
  • Baskisch
  • Abmessung: 210mm x 140mm
  • ISBN-13: 9788416809103
  • ISBN-10: 8416809100
  • Artikelnr.: 47320783

Hinweis: Dieser Artikel kann nur an eine deutsche Lieferadresse ausgeliefert werden.
Autorenporträt
(Bilbo, 1961). Euskal Filologia ikasketak egina da Deustuko Unibertsitatean eta euskarazko irakasle izana zenbait euskaltegitan. Sei poema liburu argitaratu ditu: Eskaileraren bi aldeetan (1986), Itzulbidea (1992), Gelak eta zelaiak (1994), Lore mutuak eta tuaren ezkontzak / Flores mudas y las bodas de la saliva (2006), Labirintoaren orduak (2008) eta Eszenatokietako aztarnak hasten direnean (2011); hurrengo ipuin liburuak: Bidaiarik luzeenak (2005) eta Kartografien eta mikrobio narratiboen artean (2013); eta saiakerok: B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza (2000), "Mimodramak eta ikonoak" gidari, estetikan barrena (2002), Ikuspuntuak -artikulu bilduma- (2014) eta Entseiukarrean: artea & poesia & literatura (2014). Juan Mari Lekuonaren poesiari buruzko Leiho-oihalen mugetan (1997) saiakeran parte hartu du eta baita Bitoriano Gandiagaren Bizitza itxaropen delako (2001) antologian ere. Bitoriano Gandiagaren poemak gaztelaniara itzuli ditu Zurgai aldizkarirako (2003) eta Juan Mari Lekuonarenak, Gabriel Arestirenak, Xabier Leterenak eta Bitoriano Gandiagarenak elebiduna den Ahotsa, Hitzak, Hizkuntzak. Euskal Olerki-Antologia-rako (2010). Josep Maria Sala-Valldauraren Vidre fumat eta Flors i carboni poema liburuetatik ere zenbait poema itzuli ditu euskarara (2009). Eszenatokietako aztarnak hasten direnean poema liburua itzulita dauka (Primeras huellas en los escenarios, 2012). Bere poemak zenbait aldizkaritan eta poesia antologiatan ere badaude.