33,99 €
inkl. MwSt.
Versandkostenfrei*
Versandfertig in 6-10 Tagen
payback
17 °P sammeln
  • Broschiertes Buch

Lan honek UPV/EHUren Euskara eta Eleaniztasun Errektoreordetzak antolaturiko Euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko 2011ko deialdian parte hartu du. Lan hau hamabi ataletan banatzen da eta kalkuluko oinarrizko kontzeptuak biltzen ditu. Lehenengo bost gaietan aldagai erreal bakar baten funtzio errealak aztertzen dira. Hasteko aldagai erreal bakar baten limiteak eta deribagarritasuna aztertuko ditugu. Ondoren, funtzio konposatu eta inplizituen deribagarritasuna ikusiko dugu. Azkenik, hauen aplikazioak ikusiko ditugu, Taylor-en polinomioa eta funtzioen adierazpen grafikoa. Hurrengo lau gaiak,…mehr

Produktbeschreibung
Lan honek UPV/EHUren Euskara eta Eleaniztasun Errektoreordetzak antolaturiko Euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko 2011ko deialdian parte hartu du. Lan hau hamabi ataletan banatzen da eta kalkuluko oinarrizko kontzeptuak biltzen ditu. Lehenengo bost gaietan aldagai erreal bakar baten funtzio errealak aztertzen dira. Hasteko aldagai erreal bakar baten limiteak eta deribagarritasuna aztertuko ditugu. Ondoren, funtzio konposatu eta inplizituen deribagarritasuna ikusiko dugu. Azkenik, hauen aplikazioak ikusiko ditugu, Taylor-en polinomioa eta funtzioen adierazpen grafikoa. Hurrengo lau gaiak, seigarrenetik bederatzigarrenera, aldagai erreal anizkoitzen funtzio errealetan oinarritzen dira. Lehenengoz, aldagai anizkoitzen limiteak eta jarraitutasuna aztertuko ditugu eta ondorengo bi gaietan hauen aplikazioak. Funtzio konposatu eta inplizitu anizkoitzak deribatzen ere ikasiko dugu eta maximo eta minimoen existentzia aztertuko dugu. Azkenik, hamargarren gaitik hamabigarrenera, integrazioa landuko da, integral mugagabeen kalkulurako metodo orokorrak, integral mugatua eta bere aplikazioak eta integral anizkoitzak eta bere aplikazioak.
Autorenporträt
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak. Matematika aplikatua saila. Rául Medina Informatikan lizentziatua da eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza eskolan ematen ditu klaseak. Oihana Aristondo aldiz matematikan lizentziatua da eta Eibarko Ingeniaritza eskolan ematen ditu klaseak.