6,99 €
inkl. MwSt.
Sofort per Download lieferbar
  • Format: ePub

Geografia intimo bat da. Ez dago inon, egilearen begien barnean ez bada. Baina irakurleak, hala ere, izango du makina bat pertsonaia, makina bat izen eta leku eta gorabehera mundu ttiki horren berri zehatz emango dionik. Sortu bezala suntsituko da Altzeta, ezerezetik ezerezera doan bidaia noragabean. Hondamendia iritsi bitartean, ordea, gauza asko gertatuko da bertan: Zooaren sorrera, Goiko Bentako ibilera isilekoak, tren ttikiaren ibilaldiak, eskia… Atzera eta aurrera mugituko ditu kontalariak hariak, noiz umorez, noiz ukitu tragikoz edo lirismoz, noiz errealitateak eskaintzen duen magiaren…mehr

Produktbeschreibung
Geografia intimo bat da. Ez dago inon, egilearen begien barnean ez bada. Baina irakurleak, hala ere, izango du makina bat pertsonaia, makina bat izen eta leku eta gorabehera mundu ttiki horren berri zehatz emango dionik. Sortu bezala suntsituko da Altzeta, ezerezetik ezerezera doan bidaia noragabean. Hondamendia iritsi bitartean, ordea, gauza asko gertatuko da bertan: Zooaren sorrera, Goiko Bentako ibilera isilekoak, tren ttikiaren ibilaldiak, eskia… Atzera eta aurrera mugituko ditu kontalariak hariak, noiz umorez, noiz ukitu tragikoz edo lirismoz, noiz errealitateak eskaintzen duen magiaren lurrinez; baina zuhur beti ere. Eta borobilduko da azkenean zirkulua eta patuaren esanera errendituko da hemen ere, agian amets polit bat besterik izan ez zen mundu koloretsua.
Autorenporträt
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Filologia ikasketak egin zituen, Donostian. Liburuzaina da ogibidez. 1990ean argitaratu zuen lehen liburua, Eldarnioak izenburuko ipuin-bilduma. Urtebete geroago argitaratu zuen lehen poesia liburua: Udazkeneko karabana erratuak (1991). Geroztik hainbat liburu idatzi ditu helduentzat, haurrentzat eta gazteentzat Harenak dira, besteak beste: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000); Ipuin errotikoak (2001); Itoko dira berriak (2003); Glosolaliak eta beste (2004) eta Diotenez (2007).