Atzean utzi du XXI. Mendeak lehenbiziko erdia. Teknologiak erraztu bide du bizitza. Erraztu eta baretu. Gizarteak ikasi ditu pertsona guztien eta bakoitzaren zorionerako joera desbideratuak saihestearen onurak. Horretarako, jakina, joera horiek garaiz antzematea da urratsik funtsezkoena. Nahiz ez bakarra. Eta ezer ere ez dago printzipio horren gainetik. Loreak argi ikusten du norantz doan bere mundua, nora doan gizartea: aurrera, etengabeko progresioan, gero eta zorion beteago baterantz, perfekzio gero eta borobilagoa helburu. Eta perfekziorako bidaian, astunegi gertatu ohi da oroimenaren zama, garai bateko (gaurko?) ametsen karga... Baina gaztetasunak berezkoa du jakin-mina, eta "Y andrea" izengoitikoaren eskutik asetuko du Loreak berea. Eta jakin-minetik konpromisorako urratsa egitea planteatu beharko dio bere buruari, Sistemak anestesiatua nahi lukeen ikuspegi kritikoa bere baitan piztearekin batera. Maite Darcelesek planteatzen digun distopia honetan, gaurko irakurlea eta bere mundua gara benetako gogoetagaiak. Ez baitirudi bihotzean daramagun mundua izango denik etorkizunetik epaituko gaituena...
Dieser Download kann aus rechtlichen Gründen nur mit Rechnungsadresse in A, B, BG, CY, CZ, D, DK, EW, E, FIN, F, GR, H, IRL, I, LT, L, LR, M, NL, PL, P, R, S, SLO, SK ausgeliefert werden.