Ustekabeko herentzia batek aukera ematen dio Greg Heffleyren familiari etxean aldaketa handiak egiteko. Baina laster ikasiko dute etxean hobekuntzak egitea ez dela uste bezain pozgarria. Hormak bota ondoren, era guztietako arazoak sortzen hasten dira. Egur ustelek, lizun toxikoek, zomorro nazkagarriek eta beste zerbait are okerragoak galdera baten aurrean jartzen dituzte Greg eta bere familia: merezi ote du erreformarik egitea? Hautsa azkenean lurreratzen denean, bertan geratu ahal izango dute Heffleytarrek... ala hiritik alde egin beharko dute?