8,49 €
inkl. MwSt.
Sofort per Download lieferbar
  • Format: ePub

Renon kokatuta daude kontakizun hauek. Areago, Reno hiria bera da pertsonaia nagusia, ipuinetako pertsonaiei biziki eragiten dielako. Horregatik, Reno hiriak berak jasaten ditu denboraren erasoak, pertsonaiek bizi dituzten egoerekin batera. Paralelismo horrek ematen die tonu dramatiko, ironiko eta komiko bat narrazioei, pertsonaiak eta hiria bera ere elkarren lagun bihurtuta. Ipuin hauetako pertsonaiek aro berri baten hasieran daudela uste dute, baina azkenean aspaldiko garaietatik datozen kontuei heldu behar diete, nahitaez. Biziak dira elkarrizketak, baina ez dago errealitatea zehazteko…mehr

Produktbeschreibung
Renon kokatuta daude kontakizun hauek. Areago, Reno hiria bera da pertsonaia nagusia, ipuinetako pertsonaiei biziki eragiten dielako. Horregatik, Reno hiriak berak jasaten ditu denboraren erasoak, pertsonaiek bizi dituzten egoerekin batera. Paralelismo horrek ematen die tonu dramatiko, ironiko eta komiko bat narrazioei, pertsonaiak eta hiria bera ere elkarren lagun bihurtuta. Ipuin hauetako pertsonaiek aro berri baten hasieran daudela uste dute, baina azkenean aspaldiko garaietatik datozen kontuei heldu behar diete, nahitaez. Biziak dira elkarrizketak, baina ez dago errealitatea zehazteko asmorik ipuinotan. Aitzitik, errealitateari atera dakizkiokeen nabardurak eta bidezidor esploratu gabeak jorratzen dira. Azken batean, indar handiagoa eman zaie pertsonaiei berei, gertatzen zaizkien gauzei baino.
Autorenporträt
Javi Cillero Goiriastuena (Bilbo, 1961). Kazetaritza eta itzulpengintza ikasketak egin ondoren, Renoko Basque Studies Programen ibilia da euskal literatura jorratzen. 1994. urtean argitaratu zuen lehen narrazioa, Eddy Merckxen gurpila, Lizardi saria jasotakoa. Harrezkero, Norena da Virginia City? (1995) kronika liburua eta Uztailaren laua, Renon (1999) antzerkilana plazaratu ditu. Hainbat idazleren literatura lanak euskaratu ditu. Hala nola: Mark Twain, Roald Dahl, Charles Dickens, Robert Bloch, Ross MacDonald eta Ernest Hemingway.