8,49 €
inkl. MwSt.
Sofort per Download lieferbar
  • Format: ePub

Maite eta Asier ama-semeak etxe bila dabiltza. Miren eta Mikelen etxea ikustera doaz. Xabier etxe-agentziako saltzaileak laguntzen die etxea gelaz gela ikusten. Hari xume hori erabiltzen du autoreak irakurlea espazio fisikoaren eta espazio mentalaren barrenera eramateko. Pertsonaiak dira ardatz lan polifoniko honetan. Egoera beraren aurrean, pertsonaia bakoitzak zer ikusten, pentsatzen, sentitzen duen erakutsi nahi digu, nork bere erreferentzia-mundua erakusten digu barne-kontzientziaren bidez. Errealitateaz ari da Etxea, oinazeaz, memoriaz, itxaropenaz, utopiaz… Denak hitz potoloak; hortaz,…mehr

Produktbeschreibung
Maite eta Asier ama-semeak etxe bila dabiltza. Miren eta Mikelen etxea ikustera doaz. Xabier etxe-agentziako saltzaileak laguntzen die etxea gelaz gela ikusten. Hari xume hori erabiltzen du autoreak irakurlea espazio fisikoaren eta espazio mentalaren barrenera eramateko. Pertsonaiak dira ardatz lan polifoniko honetan. Egoera beraren aurrean, pertsonaia bakoitzak zer ikusten, pentsatzen, sentitzen duen erakutsi nahi digu, nork bere erreferentzia-mundua erakusten digu barne-kontzientziaren bidez. Errealitateaz ari da Etxea, oinazeaz, memoriaz, itxaropenaz, utopiaz… Denak hitz potoloak; hortaz, erlatibizatu beharrekoak. Hala ere galdera hor geratuko da: erlatibizatu, deuseztatzeraino egin behar al dira? Ukatzeraino?
Autorenporträt
Josu Penades Bilbao (Bermeo, 1962). Bigarren Hezkuntzako irakasle da. 1996an argitaratu zuen Lauaxeta: historian hezurmamituriko sinesmena izeneko saiakera. 2006an argitaratu zuen Etxea izeneko eleberria. Harenak dira baita ere: Iluntzero elkarrekin (2001) eta Hurrengo itsasgoren zain (2002) kontakizunak.