Herri-politiken baitan ekintza-ikerketaren bidez erraztutako lankidetzazko gobernantza prozesuetan hainbat urtetan garatutako ezagutza eta autorearen esperientziaren ikas-ketak jasotzen dituen ekarpen zorrotza, sakona eta aberatsa da eskuartean duzun liburu hau. Miren Larreak liburu honetan herri-politiken eraldaketaren inguruko ikuspegiak eta bere esperientzia uztartzen ditu maisutasunez, jakituria oparoa darion koherentziaz eta ausardia handiko aldarria plazaratzen du. Lankidetzazko gobernantza prozesuetan ekintza-ikerketan eragin duten pentsamolde di-kotomikoen marko bat planteatzen du, gutako askok ezkutuan izan ditzakegun sakoneko dimentsioak mahai gainean jarriz eta hainbat konklusio azaleratzen ditu, errazte pro-zesuak eraldatzaileagoak izateko. Herri-politiken esparruan lankidetzazko gobernantza prozesuetan edo ko-sorkuntza prozesuetan lanean ari den orok irakurri beharreko jakintza handiko ekarpena da zalantzarik gabe, ez ohikoa den perspektiba bat ekartzen duelako, edukian eta forman. Naiara Goia Imaz Arantzazulab-eko zuzendari nagusia
Dieser Download kann aus rechtlichen Gründen nur mit Rechnungsadresse in A, B, BG, CY, CZ, D, DK, EW, E, FIN, F, GR, H, IRL, I, LT, L, LR, M, NL, PL, P, R, S, SLO, SK ausgeliefert werden.