Ispiluen arteko zirriborroak eleberri laburrak diktadura argentinarraz dihardu. Izenburuari dagokionean, Argentina beti distirari atxikita egon da, hortik ispiluak, baina diktadurak eragindako sarraski giroa dela-eta, mate kolorera jaitsi zen, hortik zirriborroena. Dialektika horretan garatzen da eleberri hau, ikusten denaren eta ikusezintasunaren artean, aurkiaren eta ifrentzuaren artean. Helburua biktimen ondoan jartzea izan da, biktimei ahotsa ematea, beraz, desagertuenganako eta hauen senideenganako hurbilketa dago. Pertsonaia nagusiak Nagore Larralde du izena. Arretaz eta tentuz mugitzen da errealitatearen eszenatoki desberdinetan zehar. Leku nagusia Kafe Antzokia da, non jendea bere burua psikoanalizatzen aritzen baita tangoen artean. Fikziozko pertsonaiekin batera hezur-haragizko pertsonak ere badaude, zapalketa argentinarra zuzenki sufritu dutenak. Modu honetan narrazioari sinesgarritasuna eman nahi izan zaio. Fikziozko pertsonaiekin joko literarioak harilkatzen dira, modu horretan heteronimia sortuz. Testuak hainbat sinbolo daramatza errealitatearen ifrentzua aztertu ahal izateko. Honetaz gain, ilustrazioak daude testuarekin bat eginez. Gauza bera gertatzen da poemekin, errealitate anker haren ispiluak direnak.
Dieser Download kann aus rechtlichen Gründen nur mit Rechnungsadresse in A, B, BG, CY, CZ, D, DK, EW, E, FIN, F, GR, H, IRL, I, LT, L, LR, M, NL, PL, P, R, S, SLO, SK ausgeliefert werden.