Schade – dieser Artikel ist leider ausverkauft. Sobald wir wissen, ob und wann der Artikel wieder verfügbar ist, informieren wir Sie an dieser Stelle.
  • Hörbuch-Download MP3

Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista nagusiak. Ez bakarrak, ordea. Protagonista baitira, halaber, komandoaren ekintzek sorturiko biktima ugariak. Protagonista dira sarraskiek eragindako erreakzio askotarikoak,…mehr

Produktbeschreibung
Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista nagusiak. Ez bakarrak, ordea. Protagonista baitira, halaber, komandoaren ekintzek sorturiko biktima ugariak. Protagonista dira sarraskiek eragindako erreakzio askotarikoak, gorrotoa, etsipena, dolua, tristura, sufrimendua… Protagonista dira, halaber, batzuen eta besteen argudio eta kontrargudioak, gezur itxurako egiak, egia itxurako gezurrak. Protagonista da, funtsean, giza kondizioa, bere loriak eta miseriak agerian. Fikzioa baita, maiz, kronika modurik zintzoena.

Dieser Download kann aus rechtlichen Gründen nur mit Rechnungsadresse in A, D ausgeliefert werden.

Autorenporträt
ITXARO BORDA (1959). Oragarre herrikoa da, Baionan sortu bazen ere, eta Lapurdiko hiriburuan bizi da gaur egun, Paris eta Maulen bizi ondoren. Historia Garaikidean lizentziatua da, eta bere lehen poema 1974an Herria aldizkarian argitaratu zuenetik, olerkiak, saioak, antzerkia, nobelak, artikuluak eta kanta hitzak idatzi ditu. Bereak dira, besteak beste, Bizitza nola badoan eta Zure hatzaren ez galtzeko (poesia-liburuak, 1984 eta 2014 hurrenez hurren), % 100 Basque (Euskadi Saria), Ezer gabe hobe eta Boga boga (nobelak, 2002, 2009 eta 2012) eta Hiruko (narrazioak, 2003).