4,99 €
inkl. MwSt.
Sofort per Download lieferbar
  • Format: ePub

Eskuartean daukazuna ez da liburu soil bat, pertsona gor zein itsuak ere kontuan hartzen dituen proiektu inklusiboa baizik. Bizimunduaren orrietan sei ipuin aurkituko dituzu, munduan barrena gertatutako sei istorio. Zenbaitek tristetuko zaituzte, beste batzuk barneak husten lagunduko dizute eta, beharbada, maitasun, nahi, indar, gogo eta irrikaz jasoko duzu pasarteren bat. Dena delakoa ere, Bizimunduak ez zaitu epel utziko. Izan ere, mundua hankaz gora jartzen duen zalaketa lurrikara izan nahi du liburu honek. Ezagutu itzazu Joandu, Thu, Pittin eta Aisha, besteak beste. Eta har ezazu India,…mehr

Produktbeschreibung
Eskuartean daukazuna ez da liburu soil bat, pertsona gor zein itsuak ere kontuan hartzen dituen proiektu inklusiboa baizik. Bizimunduaren orrietan sei ipuin aurkituko dituzu, munduan barrena gertatutako sei istorio. Zenbaitek tristetuko zaituzte, beste batzuk barneak husten lagunduko dizute eta, beharbada, maitasun, nahi, indar, gogo eta irrikaz jasoko duzu pasarteren bat. Dena delakoa ere, Bizimunduak ez zaitu epel utziko. Izan ere, mundua hankaz gora jartzen duen zalaketa lurrikara izan nahi du liburu honek. Ezagutu itzazu Joandu, Thu, Pittin eta Aisha, besteak beste. Eta har ezazu India, Moroko, Kenia, Peru eta Vietnamera bidaiatzeko motxila bizkarrean. Prest zaude? Aurrera! Esku artean duzuen lan hau Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdian aukeratua izan zen, eta erakunde hauen ezinbesteko laguntza izan du: Oihaneder euskararen Etxea-Gasteizko Udala Laboral Kutxa Vital fundazioa
Autorenporträt
Orain dela zortzi urte baino gehiago, boluntario lanetan atzerrian hasi zenetik, Itziar Uriarte Crespo ez da inoiz bere koadernotik urrundu. Izakia ez balitz, txoria izango litzateke. Izan ere, mundua zeharkatu eta leihoetan gelditzea gustatzen zaio; ondoren, txio-txio bere istorio guztiak kontatzeko. 1990. urtean jaio zen, Gasteizen. Ogibidez irakasle eta psikopedagogoa da. Hezkuntza mundua aldatzeko tresnarik garrantzitsuena dela sinesten du. Eskola zein mundu inklusiboaren aldekoa da, proiektu hau horren adierazgarria delarik. Arantxa Vinardell Vázquez Marokon boluntario geundela ezagutu nuen eta laster maitemindu nintzen bere izaeraz, kemenaz eta, noski, irudikatzeko moduaz. Bizimundua proiektua errealitate bihurtuko zela jakin bezain pronto, deitu nuen eta amets hau betetze bidean lagundu nahi zidan galdetu nion. Erantzuna baiezkoa izan zen. Mila esker. 1984. urtean jaio zen, Sevillan. Arte Ederrak ikasi zuen, baita arteterapia master bat ere. Egun, arteterapia saioak ematen ditu eta marrazten jarraitzen du, nola ez. Artea barruan dauka eta ateratzen utzi behar du. Hola liburuaren sortzailea da.